‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ abian da liburutegi publikoetan, euskarazko liburuen irakurketa saritzeko

Liburutegi publiko batean euskarazko liburu bat hartu, irakurri, galdetegia bete, eta beste liburu bat % 35 merkeago erosteko txeke bat jaso.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du programa hau, eta XI. edizio honetan Euskadi eta Nafarroako 52 herritarra heldu da. Egitasmoaren xede dira herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzea, irakurketaren plazera aldarrikatzea eta plazer hori partekatzea ahalbidetzea, opari bihurtuta. Halaber, euskarazko literatura ikusarazi eta sustatzen da, harengana heltzeko abantailak eskaintzearen bitartez.