Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Auzokoak” DOKUMENTALAREN EMANALDIA

urtarrila 20 - 20:00 -

Gure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan.

Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Dokumentalaren ostean, elkarrekin mokadutxoa dastatuz, ikusitakoaz hitz egin edo bakoitzaren bizipenak elkartrukatzeko aukera izango da.

Baldin bazatoz, eskertuko genizuke aurrez jakinaraztea: 699 612 124 WhatsAppean.

Izen ematea

WhatsAppen bidez:
699 612 124

Xehetasunak

Data:
urtarrila 20
Ordua:
20:00 - 23:00
Kategoria Ekitaldi: