Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

11 orduz 11 kantu

9 ekaina, 2018 - 11:00 -

11 orduz 11 kantu

Euskaldunon Biltoki elkartean “11 orduz 11 kantu” ekimena antolatzen ari gara 2018ko ekainaren 9rako. Honakoa da gure asmoa: egun horretan, goizeko 11etatik gaueko  22etara bitartean, euskarazko kantuak abestea Txantreako Ezkaba plazan.

Ekimena auzoko, Iruñerriko zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Horretarako erakunde euskaltzaleen (elkarteak, enpresak, peñak, etab.) zein banakoen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bost minututik behin abesti bat kantatuko da, eta printzipioz norberak aukeratu dezake noiz eta zer abesti kantatuko duen. Horretaz gain, bazkaria egonen da plazan.

Beraz,  mezu  honen  bidez  bertan  kanturen  bat  abestera  eta  gurekin  batera  festan  parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Izena emateko jarraian datorren informazioa bidali behar diguzu:

  • Izena (parte hartuko du(t)en pertson(ar)ena edo taldearena).
  • Kantatu nahi duzu(e)n ordua: ordu zehatza, ordu-tarte bat edo “berdin  zait”.
  • Bazkaltzeko lagun kopurua.
  • E-maila eta telefono  zenbakia.

Oharrak:

  • Abesti bakoitza 3 aldiz kantatuko da gehienez, eta ordubeteko tartea egonen da batetik bestera gutxienez. Beraz, abesti bat dagoeneko 3 partaidek hartu badute beste bat aukeratu beharko  duzu(e).
  • Partaide  batek  baino  gehiagok  ordu  bera  aukeratuz  gero  jakinaraziko  zaizu, konponbidea bilatzeko.
  • Egokitu  zaizuen  ordua  baino  15  minutu  lehenago  eta  geroago,  behintzat,  kantatzeko prest egon beharko duzu(e), posible baita ordutegia pixka bat  aldatzea.
  • Dena zehaztuta dagoenean konfirmazioa jasoko duzu.

Harremanetarako:

  • TL – Whatsappa: 699 61 21 24
  • E-maila: 11orduz11kantu@ebiltoki.org

Izen ematea

WhatsAppen bidez:
699 612 124

Xehetasunak

Data:
9 ekaina, 2018
Ordua:
11:00 - 22:00

Antolatzailea

Euskaldunon Biltoki elkartea
Telefonoa:
699612124